XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxe Garmendia eta (V) JOXE AIERBE.

Gaurko au izango da Joxe Garmendia`ri buruzko azkeneko lantxoa.

Eta, aurrera jarraitu baiño leen, geroxeago datozen umorez betetako bertsoaz zerbait esan nai genduke.

Liburuan irakurri ditugunean, oso gazteak giñaneko oroitzapenak etorri zaizkigu burura.

Bertso oiek, Joxe Garmendia eta gure auzoko Domingo zeritzan mutil-zaar zelebre batek kantatzen zizkigunean, parrez leertzeko zorian egoten giñan.

Zer ziran, izan ere, aren imintzioak! Zai-zai egoten giñan berarekin noiz topo egingo.

Auspoa sailleko Altzako bertsolari zarrak izeneko liburua azaldu baiño ondotxoz leenagoko kontuak dira, eta esan egingo zuan bear ba`da, Domingo`k norenak ziran, baiña esan bezela, liburua eskuratu arte, ez genekien bertsoak Joxe Garmendia`renak ziranik.

Ain gogozkoak zitzaizkigun, ikasi ere bereala ikasi genituan.

Asko izan bear zuten, baiña liburuan bi besterik ez dira azaltzen.

Guk, ordea, irugarren bertso bat ere ikasi genduan Domingo`rengandik eta gogoan daukagunez, jarri egingo dugu.

Garai artan ateratako emakumeen modako jazkera artu zuen gaitzat, Joxe`k: Bostetako mezara dijuaz jaietan, aste-egunian berriz oyian seietan.

Bestek oju eginda jeiki erdietan, sukaldera sartzian fuego errietan!.

Orain sortu digute modako jantziya, lepotikan bezela azpitik itxiya.

Ipurtaldian berriz, ondotxo utziya, badirudi zakua aldrebes josiya!.

Zeñek ederraguak gona ta kamixa, batek color de rosa ta bestiak grixa.

Gogoratzian parrez nago nere gisa, nola makurtzen diran egiteko pixa!.

Serio bear zanean serio, baiña umorea eta ironia faltik etzuala ere garbi adierazten dute bertso auek.

Orrek ez du esan nai, ordea, zuzena etzanik; zuzenegia izango zan bear ba`da.

Aldako atarramentua atera zuan azkenean!.

Donosti`ko Altuna marmol fabrikan egiten zuan lana Joxe`k, eta enkargatua zan ain zuzen.

Bere kargu zeuden langilleen artean, lau, oso apustu zaleak eta lanerako gogo gutxikoak omen ziran.

Apusturen bat zanean, larunbatean lanetik irten eta urrengo asteazken arte geiago azaldu ez askotan.

Nagusiak, aspertu zanean, Joxe enkargatuari deitu, eta: Berriz orrelakorik egiten ba`dute, bidal itzazu neregana.

Esan eta, baita egin ere.

Orduan, nagusiak, bidali egin zituan lantokitik.

Baiña Joxe izan zan larrutik ordaindu zuana. Ara nola: Enkargatuaren juzkua egin zuten; bera zala medio bota zituala nagusiak eta zotz egin zuten lauetatik nork erail enkargatua.

Etzioten barkatu, beraz.

Zozketa egin ondoren, Joxe`ren auzoan morroi egondako bati egokitu.

Onek, erabakitako akzio gogorra bete egin bear, eta, Urteberri egunarekin, illunabarrean, Egia`ko Ttonttorre tabernan bertso-kantari ari zala kanpora deitu eta labana sartu zion sabelean.

Bereala eraman omen zuten ospitalera, baiña andik bost egunera il zan, artean 38 urte besterik etzitualarik.

1.924`ko ilbeltzaren bostean, eta ezkonduta andik urtebete eskaxera, ain zuzen.